ERABILERA ZUZENEN ARAUDIA
1.iPad lanerako lanabesa da, ez entretenimendurako lanabesa. Ikastetxearen esparruan bakarrik erabili ahal izango da ikasgelan. Ikasgelatik kanpo, bakarrik erabiliko da beharrezkoa baldin bada lanaren bat egiteko, aldez aurretik emandako baimenarekin eta irakaslearen gainbegiratzearekin.
2. Posta elektronikoa beharrezkoa da iPad proiektuaren ezarpenerako: Berrikuntza Metodologikorako Hezkuntza-Programa. Arduraz erabili behar da eta bakarrik ikastetxearen hezkuntza-esparruaren barruko jardueretarako.
3. Ikastetxearen Antolakuntza- eta Jarduera-Araudian jasotzen den bezala, elkarbizitzarako larriki kaltegarritzat joko dira honako hutsegiteak:
Gainbegiraketarako eta/edo kontrolerako aplikazioek edo elementuen edozein modifikazioa edo ezabatzea. Adibidez perfilak, murrizketak edo iPad-aren formateatzea (dispositiboaren ezabatzea).
Nortasunaren ordeztea, dispositiboaren hackeoa, norberarena edo beste ikasleena, eta baimendu gabeko ikaskide baten iPad-aren erabilpena.
4. Dispositibo horren erabilpen okerrak ekarri ahal ditu norbanako zein taldeko zigorrak.
5. iPad-aren funtzio batzuk murriztu ahal izango dira, kamera edo nabigazioa bezala, dispositiboaren murrizketen edo profilen erabilpenaren bitartez, ikaslearen portaerak edo beharrek eskatzen dutenean.
6. iPad-arekin ikasteak ez ditu bestelako euskarriak edo lanabesak baztertzen. Irakasgai guztietan izan behar da eskura koaderno bat.
7. Irakasleak, uneoro konprobatu ahal du dispositiboaren edukia egokia den hala ez eta bakarrik zabalik dauden eskola horretarako beharrezkoak diren aplikazioak.
8. Ikastetxetik irtetean, motxilan egon behar da gordeta, ez kanpoan erakusgarri.
9. Irakasle batek ikasle bat ikusten duenean iPad bat erabiltzen ikasgelatik kanpo, ohiko jokaera izango da iPad-a jasotzea eta burutzan gordetzea; ikasleari itzuliko zaio irakasleak uste duenean momentu egokia dela.
EDUKIA
10. Ikastetxeak aplikazio bat ezarriko du ikasleen iPad-ean lanabesaren kontrola bermatzeko irakasleen eta gurasoen partetik.
11. Ikasle bakoitzaren ardura da goizero ekartzea iPad-a ikastetxera bateria kargatuta duela.
12. Interneterako eta sare sozialen sarrera Ikastetxeak kontrolatuko du.
13. Argazki- eta bideo-kamera soilik erabiliko dira proiekturen batek hala eskatzen duenean, eta ikastetxearen irakasle baten gainbegiratupean.