Gobierno Vasco

 

iPAD-ARI BURUZKO OHIKO GALDERAK

iPAD BAT IZATEA KLASEAN, EZ AL DIE UMEEI ARRETA GALARAZIKO EUREN IKASKETETAN?


Ez bakarrik ez diela arreta galaraziko, baizik eta lagundu egingo die modu pertsonalizatuagoan eta atseginagoan sortzen zaizkien balizko arazoei aurre egiten. Lanabes erakargarria eta eragingarria da urentzako, eta dispositiboaren erabilpen zuzena erraza da kontrolatzeko irakaslearen aldetik.


HENDIK AURRERA IKASGELAKO LANA EGIN BEHAR BADA IPAD-AREN BITARTEZ, EZ AL DUTE IKASLEEK GALDUKO ESKUZ IDAZTEKO OHITURA ETA TREBEZIA?


iPad-arekin lan egiteak ez du esan nahi ikasleek eskuz idatzi behar ez dutenik. Izan ere, lan egiteko moduak ez du aurrekoa baliogabetzen edo ordezkatzen. Horren beharrean, indartzen, bultzatzen eta handitzen du. Ikasleek jarraituko dute neurri batean liburuak erabiltzen, eta horietan jarduerak ebazten. Ez da horretarako aurreikusitako denbora bat izan behar zeren eta erabilitako hezkuntza-sistemaren parte baita.


NOLA KONTROLATZEN DITU IRAKASLEAK IKASLEAK EKIDITU AHAL IZATEKO HORIEK NABIGATU DAITEZEN LANARI EZ DAGOZKIEN ORRIETATIK?


Alde batetik, dispositiboek beraiek murrizketa-sistema bat eta kontrolak dauzkate familiek konfiguratu ahal izan dezaten iPad-arekin zer egin dezaketen eta zer ez. Bestalde, ikastetxeak izango du dispositibo mugikorrak kudeatzeko sistema bat, kontrolatu ahal izateko iPad-a bakarrik erabiliko dela hezkuntza-helburuetarako.

Ikastetxeak erabilitako kudeaketa-programa: MDM de AirWatch


NOLA EBALUATUKO DUZUE IPAD-AREN ERABILPENA?


Ebaluazioa etengabeko prozesua da. Irakasleek, beti bezala, ikasleen lana eta esfortzua ebaluatuko dute baliabide desberdinen bitartez: etxeko-lanak, lanak, proiektuak, azterketak…Lortutako emaitzak erabiliko dira aurreko urteetako emaitzekin alderatzeko eta horrela egiaztatu ahal izango da iPad-aren erabilpenak hobetzen duen irakaskuntza-ikaskuntza prozesua, beste ikastetxe batzuetan erakutsita dagoen bezala.


LIBURUAK EDO KOADERNOAK BEHAR DITUZTE?


Irakasgaien arabera, beharrezkoak izango dira edo ez koadernoak edo lanak burutzeko orriak. Helburua ez da papera ordezkatzea, baizik eta pixkanaka pasatzen joatea irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak hobetzen dituzten tekniketara.


WIFIAREN EDO SAREAREN HUTSEGITEA GERTATZEN BADA, ORDEZKO PLANAK DAUDE IRAKASGAI GUZTIETAN LAN EGINTEN JARRAITZEKO? NOLA ERAGINGO LIOKE EGUNEROKOAN?


Wifiak huts egingo balu, bestelako metodologia eta baliabide gehiago daude garatu ahal izateko aurreikusitako curriculuma. Irakasleria prestatuta dago birdiseinatu ahal izateko lan jardunaldiak iPad-arekin. Adibidez, iPad-a erabiliz Interneterako konexioa erabili gabe, koadernoa berriro erabiliz orain arte egin den bezala edo ikasgelan lan egitea ahalbidetuko duten bestelako lanabes asko erabiliz, interneterako konexio hutsaren beharra gabe saio jakin batean.

Dena den, ikastetxeak azpiegitura berri bat sortu du konektibitate egokia lortzeko.


NOLA ERAGITEN DIO IPAD-AREN ERABILPENAK PERTSONEN ARTEKO ERLAZIOEI?


Tableten erabilpena, izan ere, oinarrizko lanabesa da. Laguntzen digu, palanka modura, gure ikasleen garapenean ezinbestekotzat jotzen ditugun aldeak garatzen eta bultzatzen. Hala nola, motibazioa, sormena, talde-erantzukizuna eta norbanako erantzukizuna, talde-lana...

Ikasleek, kasurik gehienetan, 3, 4 edo 5 kideek osatutako talde-lanean aritzen dira. Bakoitzak ardura bat hartzen du eta, behin ulertuta elkarrenganako nolabaiteko lotura dagoela, helburu bera lortzeko elkarrekin lan egin behar dute.


NOLA ERAGITEN DIO IPAD-AREN ERABILPENA IRAKASLEAK DUEN ROLAREN BIRZEHAZTAPENARI?


Ikaslea ulertzen dugu bere ikasketa-prozesuaren protagonista bezala. Irakaslea, ikasgelan edukiak klase osorako eta modu orokortuan transmititzen dituen figura bat izatetik, bitartekari izatera pasatzen da, ikasle bakoitzari norbanako laguntza eskaintzen diona eta bere bidean laguntzen diona, eta horrela ikasle bakoitzak atera ahal izan dezan bere ahalmenen etekinik handiena. Ikasgela bakoitzean ikasle desberdinak ditugulako, ikasteko modu desberdinak eta, beraz, behar desberdinak.


ZEIN DA IPAD-AREN ERABILPEN-MAILA IRAKASGAI BAKOITZEAN?


Ez dago zehaztutako iPad-aren erabilpen-maila bat irakasgai bakoitzeko. Irakasleak iPad-a erabiltzen du ulertzen duenean horrek hobekuntza bat edo laguntza bat ekarriko duela klasean garatu behar diren dinamiketan edo ariketetan.


EZ DIRA APP-AK EXISTITZEN EUSKARAZ. NOLA ERAGITEN DIO HORREK D EREDUARI?


App-ak ez izateak euskaraz gabezi bat da. Hala ere, badira lanabesak laguntzen dizkigutenak hobetzen euskara-maila eta beraren ikasketa pedagogia-metodo berriekin, naiz eta beste hizkuntzatan izan.


ZER GERTATZEN DA NIRE SEME/ALABAK BERE IPAD-A APURTZEN BADU EDO HONDATZEN BAZAIO?


Jarraitu beharreko urratsak honakoak dira:

  • Gertatutakoa jakinarazi ikastetxearen Zuzendaritzan.
  • 24/48 ordutan, ikasleak jasoko du pertsonalizatutako iPad-a. Momentu horretan ematen du hondatutakoa.

  • ZER SARTZEN DA ASEGURUAN?


  • Istripua: pantailaren apurketa, likidoen isurtzea, kolpeak.
  • Akats teknikoa: dispositiboaren lantegiko gertakariak.
  • Ez da sartzen: lapurreta, ebasketa, galera, dispositiboaren edozein erabilpen okerra, desblokeatzeko kodea ahaztu.

  • UMEEK EGUNERO ERAMATEN BADITUZTE EUREN IPAD-AK IKASTETXERA, EZ AL DUTE IZANGO HORIEK GALTZEKO EDO LAPURTUAK IZATEKO ARRISKUA?


    Garrantzitsua da ikasleek lan egin ahal izan dezaten dispositiboarekin etxean. Gainera, berrindartu edo handitu ahal izango dituzte irakasleak klasean bideratzen dizkien edukiak. Gurasoek eta irakasleok norberaren arduran hezitu behar ditugu, dispositiboa zaindu dezaten edonon daudela.


    DISPOSITIBOEN ERABILPEN JARRAIAK NOLABAITEKO ERAGOZPENIK SORTZEN DU? NOLABAITEKO MENPEKOTASUNA SORTU AHAL DA?


    Teknologien gehiegizko erabilpenagatik eragozpenak sor litezke, mugikorrekin edo bideojokoen kontsolekin gertatzen den bezala. Horregatik, familiek eta hezitzaileek euren seme-alabei irakatsi behar diete teknologiaren erabilpen zentzuduna eta kontrolatua egiten.

    IPad-aren erabilpena ikasgelan bakarrik da pedagogikoa eta ez iraunkorra. Teknologiarekiko menpekotasuna iPad-atik haratago doa. Ikasgelan, umeek kontrolatuta dituzte erabilpenerako eta atsedenerako denborak. Garrantzitsua da etxean arauak eta erabilpen-denborak ezartzea neurriz gainekoak ez direnak, espezialistek gomendatzen duten bezala, lo egitearen aurreko orduan.


    NOLA KONEKTATU IPAD-A WIFI-RA ETXEAN?


    IPad-aren doikuntzetan (“Ajustes”) atal bat dago WiFi-ari zuzenduta. Bertan aukeratu ahal da zein saretara konektatu nahi dugun eta sarrera-gakoa idatzi. Modu berean, familiek pentsatu beharko dute komenigarria den hala ez euren seme-alabek ezagutzea gako hori. Nahi dutenean aldatu ahal dute edo routerra deskonektatu ahal dute euren seme-alabek konektatu ahal izan daitezen eragozteko eguneko zenbait momentutan. Ikastetxean beti gomendatu da nabigazioa izan dadin kontrolatua eta etxeko toki komunetan.


    NOLA DESCARGATU APP-AK?


    Ez da beharrezkoa. Hezkuntzarako app guztiak ikastetxean deskargatuko dira. Kasuan-kasu, irakasleek esango diete nola egin etxean.


    NOLA PASATU DOKUMENTUAK ETXEKO ORDENAGAILUTIK IPAD-ERA? NOLA IKUSI DITZAKEGU FAMILIOK EGINDAKO LANAK?


    Irakasleek azalduko dituzte hori egiteko modu desberdinak.


    NOLA BIDALI LANAK IRAKASLEARI?


    Irakasle bakoitzak azalduko die bere ikasleei nola banatu edo jaso iPad-ean egindako lanak. Sistemak desberdinak dira, pisuaren arabera, artxibo motaren arabera, etab.


    BATERIA AGORTZEN DA?


    Dispositiboak litiozko bateria bat dauka, 10 bat ordutako iraupenekoa. Araudian zehazten da ikasleek bateria ekarri behar izango dutela kargatuta etxetik.


    ZER NOLAKO TREBETASUN DIGITALA BEHAR DUTE FAMILIEK ETXETIK LAGUNDU AHAL IZATEKO? ZER EGIN BEHAR DUGU FAMILIAK IKASGELAN EGITEN DEN IPAD-AREN ERABILPENAREKIN EGUNEAN IZATEKO?


    Ez de beharrezkoa familiek garatu dezaten inongo trebetasun digitala iPad-aren erabilpenerako. Hala ere, ikastetxeak familien eskura jartzen du “Gurasoen Eskola”.


    LIBURU DIGITALEN LIZENTZIENGATIK ORDAINDU BEHAR IZANGO DA? ETA HEZKUNTZA-APP-EN DESKARGAGATIK?


    Maila bakoitzeko liburuen aurrekontuan material bat dago proiektuetara emanda. Familiek ez dute ordaindu behar izango inongo gehigarririk beren seme-alabek erabiltzen dituzten hezkuntza-aplikazioengatik, ikastetxeak erosiko ditu.


    BEHIN IPAD-A AMORTIZATZEKO HIRU URTEAK PASATUTA, EROSI BEHAR IZANGO DA BERRI BAT EDO IKASLEAK JARRAITU AHAL IZANGO DU ERABILTZEN IPAD BERA?


    Hasierako ideia da ikaslea, behin bukatuta hiru urtetako epea, erabiltzen jarraitzea hurrengo ikasturteetan. Kalkulatzen dugu iPad bat, berria eta zainduta, gutxienez lau urtetan izango dela erabilgarria.


    BA AL DUTE IRAKASLEEK BEHARREZKO PRESTAKUNTZA IPAD-AREN HEZKUNTZA-ERABILPENARI ETEKINA ATERA AHAL IZATEKO?


    Proiektu honen abantailetako bat da Apple sistema eragilea, erraza eta intuitiboa dena. Irakasle bakoitzak iPad bat dauka eta 13-14 ikasturtean prestakuntza bat izan du, ondorengo ikasturte guztietan osatuko dena.


    TABLETAK DAUDE MERKATUAN 300 EURO BAINO GUTXIAGOREN TRUKE, ZERGATIK AUKERATU DU IKASTETXEAK IPAD-A, TABLET GARESTIENA DENA? ZEGATIK IOS ETA EZ ANDROID?


    Ez dugu tablet bat aukeratu, baizik eta irakasteko modu bat, gure hezkuntza-jarduerari bikain egokitzen dena. Apple-ek hezkuntza-euskarriak ditu irakaskuntzarako laguntza garrantzitsua direnak: mailakako aplikazioak, irakasleek euren eduki propioen garapena ahalbidetzen dituzten lanabesak, iTunesU bezalako inguruneak, non materialak euki daitezkeen eskura eta informazioa konpartitu daitekeen prozesu berean murgilduta dauden beste ikastetxeekin, aplikazioen kontrolerako sistemak euren fidagarritasuna bermatzen dutenak, …

    Apple-ek, gainera, errazten du eskura izatea prestatzaile-hezitzaile mintegi ahaltsua, dispositibo bakoitzaren kontrolerako eta administraziorako maila altua ematen du, sistema eragile egonkorra da eta bateriaren iraupena garrantzitsua da, hala nola zamatzeko abiadura.


    ZER DA APPLE ID?


    AppleID-a identifikatzaile bat da. Helbide elektroniko bat eta gako bat osatzen dute eta Apple-en zerbitzu desberdinetan egiaztatzeko bali du, iTunes, iTunesU, Apple Store, etab. bezalakoetan.

    Apple ID-ak ezinbestekoak dira aplikazioen edo liburuen deskargak egiteko eta iTunesU-en ikastaroetan izena emateko. Deskarga horiek guztiak, erosketak eta lorpenak, Apple ID-ri lotzen zaizkio. Beraz, ez daude biltegiratzen diren dispositiboaren menpe. Hori oso erabilgarria da, zeren eta dispositiboa galtzen bada, lortutako aplikazioak eta edukiak berrezarri ahal izango ditugu berri batean.


    ZERGATIK IKASLERIAK IZAN BEHAR DU POSTA IESUNAMUNO.NET ERAGILE-EREMUPEAN?


    MIGUEL DE UNAMUNO BHI-ak Google-en teknologia erabiltzen du ikastetxearen IKT-en erantzukizunak kontrolatutako eremuan. Ikasturtean zehar, ikasleriak Google-en zerbitzu batzuk erabiliko ditu beren dokumentuak eta lanak biltegiratzeko, eta gainontzeko aplikazioak erabiltzeko aukera izango du. Kontu horiei esker, ikasleriari euskarri tekniko bat eman ahal zaio gakoa ahazten edo galtzen badu. Horrela ez du inoiz kontua galduko ezta gordetako informazioa ere.


    NOLA LAGUNDU AHAL DIOT NIRE SEME/ALABARI IPAD-AREN BERE EGUNEROKO LANETAN?


    Ez da beharrezkoa iPad-aren ezagupen sakona ikasleriaren lanaren jarraipena egiteko. Ikasleak eskura ditu liburuak eta bere lanak garatzen ditu aplikazio jakin batzuk erabiliz. Aplikazio horiek zeintzuk diren lana asko errazten du. Ikasturtearen arabera aldatu daitezke, baina zentzu orokorrean honakoak izango dira:

  • Blinklearning. Klaserako liburuak.
  • Pages. Testu dokumentuak.
  • Keynote. Aurkezpenak, lanak, etab...
  • Numbers. Kalkulurako orria, koadranteak, taulak, etab...
  • Showbie. Etxeko lanak, ariketak, lanak konpartitu irakaslearekin.
  • Mindomo. Mapa kontzeptualak, eskemak, etab...
  • Google Drive. Ikasleak sortutako lanen biltegia.
  • Naiz eta beharrezkoa ez den aplikazioen erabilpena menperatzea ikaslearen jarraipena egiteko, hala nahi duten gurasoek izena eman ahal izango dute MIGUEL DE UNAMUNO BHI-n horretarako eskainiko den ikastaroan. Bertan jasoko dituzte iPad-aren erabilpenari buruzko oinarrizko orientabide batzuk.


    ZER DIRA IPAD-AREN PROFILAK?


    Profil bat da iPad-ean instalatzen den artxibo bat eta dispositiboaren funtzioak aktibatzen edo desaktibatzen ditu. Haiei esker aktibatu edo desaktibatu daiteke nabigazioa toki jakin batzuetatik, eskola-ordutegian ezabatu daitezke aplikazio jakin batzuk edo dispositiboa ezabatzeko aukera ematen du.


    ZEIN DA PROFILEN HELBURUA?


    Helburuak bi dira:

  • Dispositiboaren erabilpen ezegokia mugatu eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan beharrezkoak ez diren funtzioak edo ikasleriarentzako distrakzioa diren funtzioak ezabatu.
  • Dispositibo bakoitzaren erregistroa eraman. Jakin bere egoera zein den eta zeintzuk diren instalatutako aplikazioak.
  • Inplementatuko diren profilen ereduak murrizketak eta mugapenak aplikatzea ahalbidetzen du, ikasleriaren beharren arabera eta eskola-ordutegiaren edo eskolaz kanpoko ordutegiaren arabera.


    IPAD-AK MUGATU EDO ERANTZUKIZUNEAN HEZITU?


    Kasurik gehienetan, ikasleek sarrera izan dezakete milaka edukietara interneten, ez bakarrik euren iPad-etatik baizik eta beste edozein dispositibotik. MIGUEL DE UNAMUNO BHI-n uste dugu ez duela ezertarako balio aukerak mugatzea, baizik eta ardurazko erabilpenean heztea.

    Ikasleak heztea teknologia berrien erabilpenean metodologia-aldaketa Proiektuaren oinarrizko atala da. Horregatik, dispositiboetan erabiltzen den profilen ereduarekin murrizketak ezabatu daitezke dispositibotik ikaslea arduratsua dela erakusten duen neurrian.


    LANERAKO EDO ATSEDENERAKO LANABESA?


    Lanabes teknologikoa denez, iPad-ak hainbat aukera ditu atsedenerako. Baina bai ikasleek nola gurasoek, argi izan behar dute ikasturtean zehar iPad-a lanerako lanabesa dela eta ikasleek soilik erabiltzeko.

    Horregatik, aplikazioak, liburuak eta iPad-aren gainontzeko softwareak, ikasturterako zehaztutakoak izango dira.


    IPAD-AK DISTRAKZIO HANDIAGOA EKARTZEN DIO IKASLEARI?


    Ohiko ikasketa-metodoei dagokienez, iPad-ak distrakzio gehiago sortzen ditu. Horregatik garrantzitsuagoa da gurasoen eta irakasleen parte hartzea ikasleen lanaren jarraipenean. Ikastetxean, neurri handi batean, distrakzioa mugatzen dute irakasleak ikasgelan eta dispositiboen profilak, baina gurasoen hezkuntza eta jarraipena ikasleen eguneroko lanean beharrezkoagoak dira iPad-arekin.


    DENBORA LUZEAGOA EKARRI BEHAR DU IPAD-AK LANAK BURUTZEKO?


    Orokorrean, iPad-ak lanak errazten ditu eta denbora-aurrezpena ekartzen du. Egunerokoan, ikasleak ez lituzke 2 ordu baino gehiago sartu behar izango etxeko lanetan.



     

     

     

     

     

     

     

     
    © I.E.S. Miguel de Unamuno B.H.I.
    Telefonoa: 944002700 | Fax: 944002733 | secretaria@iesunamuno.net